Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Kalamuako borrokaldiaren inguruko bideoa egin du Ahaztuen Oroimenak

Gabonetan bete dira 80 urte Kalamuan izandako borrokaldi gogorretik. Eta Ahaztuen Oroimena elkarteak jakitera eman duenez, bildutako testigantza askok transmititu dute egun gogorra izan zela. Borrokaldi horren inguruko egunkari, dokumentuek zein gudarien lekukotzek argi uzten dute gudariek gogor sufritu zutela Max inguruetan. “Informazio guztia kontuan hartuta, egindako ikerketatxoa borobilduz, hitzaldia eskaini genuen, eta horretarako, gertarera nagusiak jasotzen dituen bideo bat osatu dugu”.