Barinagako Jai Batzordeak antolatuta,
5 kilometro inguruko jaitsiera egingo da urtarrilaren 21ean Kalamuako tontorretik Barinagako frontoiraino aringa-aringa.
10:30ean igoko dira parte-hartzaile guztiak batera Kalamuaraino, eta 12:00etatik aurrera, minututik minutura korrikalari batek irtengo du Barinagarantz.
Lehenengo neska zein mutilentzako
hiru sari egongo dira:
- 100 euro, Plaza anaiek emandako txapela eta bertso afarirako gonbidapen bi.
- 75 euro eta SantamaƱeko gazta eder bat.
- 50 euro eta Meabe okindegiko kopeta ikusgarri bat.
Horretaz gainera, parte-hartzaile guztientzat jan-edana egongo da lasterketa amaieran, eta opariak ere zotz egingo dituzte. “Parte-hartzaile guztiei kamiseta bat oparituko zaie lasterketaren oroigarri modura, eta dutxatzeko aukera ere egongo da”, azaldu dute antolatzaileek.
Jaitsieran parte hartzeko
www.herrikrosa.eus web orrialdean eman behar da izena, 5 euro ordainduta. Urtarrilaren 20 izango da azken eguna.