Kalamuatik Barinagara jaitsiko dira korrikalariak urtarrilaren 21ean
Barinagako Jai Batzordeak 5 kilometroko jaitsiera antolatu du. 10:30ean abiatuko dira parte-hartzaileak Kalamuarantz. Urtarrilaren 20a izango da izena emateko azken egunaBarinagako Jai Batzordeak antolatuta, 5 kilometro inguruko jaitsiera egingo da urt...
Barinagako Jai Batzordeak 5 kilometroko jaitsiera antolatu du. 10:30ean abiatuko dira parte-hartzaileak Kalamuarantz. Urtarrilaren 20a izango da izena emateko azken eguna
Barinagako Jai Batzordeak antolatuta, 5 kilometro inguruko jaitsiera egingo da urtarrilaren 21ean Kalamuako tontorretik Barinagako frontoiraino, aringa-aringa. 10:30ean igoko dira parte-hartzaile guztiak batera Kalamuaraino, eta 12:00etatik aurrera, korrikalariek banan-banan irtengo dute Barinagarantz, minutu bateko aldeagaz.Jai Batzordekoek azaldu dutenez, erlojuaren kontra egingo dute parte-hartzaileek aringa-aringa. «Dortsalaren arabera irtengo dira frontoirantz, bakoitzak bere lasterketa egingo duelarik». Horrela, amaierara arte ez da jakingo nortzuk izango diren irabazleak.
Lehenengo neska zein mutilentzako hiru sari egongo dira. Lehenengo gelditzen direnek 100 euro, Plaza anaiek emandako txapela eta bertso afarirako gonbidapen bi irabaziko dituzte; bigarren geratzen diren neska-mutilek 75 euro eta Santamañeko gazta eder bat, eta azkenik, hirugarrenek, 50 euro eta Meabe okindegiko kopeta ikusgarri bat eramango dituzte.
Horretaz gainera, parte-hartzaile guztientzat jan-edana egongo da lasterketa amaieran, eta lau edo bost opari ere zotz egingo dituztela aurreratu dute jai batzordekoek. Parte-hartzaile guztiei, gainera, kamiseta bat oparituko diete lasterketaren oroigarri modura, eta dutxatzeko aukera ere egongo da.
Jaitsieran parte hartzeko www.herrikrosa.eus web orrialdean eman behar da izena, 5 euro ordainduta. Urtarrilaren 20 izango da horretarako azken eguna.