Lilatoira begira, entrenamendu saioak antolatuko dituzte Markina-Xemeinen
Lilaton lasterketara begira, entrenamendu saioak antolatzeko asmoa dauka Markina-Xemeingo Kirol Batzordeak. Hasiberri zein luzaro dabiltzanei begira, talde desberdinak antolatuko dituzte, nahi duten emakumeek elkarregaz entrenatu ahal izateko. Hori guztia azaltzeko, batzar informatiboa egongo da astelehenean [urtarrilak 16], 19:30ean, Markina-Xemeingo udal bilkura areto nagusian. Entrenamenduak edonork parte hartzeko modukoak izango direla azpimarratu dute Kirol Batzordekoek, eta interesa duten emakume guztiak animatzen dituzte parte-hartzera.