Ibarrako Belabieta Kiroldegian jokatuko dute zapatuan [urtarrilak 14]
680 kiloko lehia (kategoria horretan saio bakarra lehiatuko dute),
17:00etatik aurrera; 8x8ko saioa izango da.
Euskal Herriko hamar talde ariko dira nor baino nor gehiago, bi multzotan banatuta. Murueta A izango da A multzoko burua, eta B multzokoa, berriz, Abadiño. Multzo bakoitzeko gainontzeko taldeak bihar pisaketa egin ostean zozketa bidez erabakiko dira.
Aipatu bi taldeekin batera, Sokarri izango da Bizkaiko beste taldea. Gipuzkoatik mutrikuarrekin batera, Ibarra taldeko sokatiralariek parte hartuko dute, eta Nafarroako ordezkaritza bakarra Beti-Gazte izango da. Lapurditik hiru talde hauek lehiatuko dira 680 kilotan: Gabadi, Ñapurrak eta Zuraide. Halaber, 6 Conceyos talde asturiarreko kideek ere jokatuko dute txapelketa.
Multzo bakoitzean denek denen aurkako ligaxka bat egingo dute lehenenego, eta tiraldi bakoitzean garaile bat egongo da (berdinketa kasuan, berdinketa haustea egingo da).
Finalerdiei dagokienez,
A multzoko lehen sailkatua, B multzoko bigarren sailkatuaren kontra lehiatuko da, eta B multzoko lehen sailkatua, A multzoko bigarrenaren aurka.
Era berean, A multzoko hirugarren sailkatua, B multzoko laugarren sailkatuaren kontra ariko da, eta B multzoko hirugarren sailkatua, A multzoko laugarrenaren aurka.
Finalerdi bakoitzeko garaileek, lehen eta 2. postuak, eta, 5. eta 6. postuak lehiatuko dituzte. Galtzaileek, ostera, 3. eta 4. postuak eta 7. eta 8. postuak lehiatuko dituzte. Eta A multzoko eta B multzoko bosgarren sailkatuen artean erabakiko dira 9. eta 10. postuak.
Beste kategoriak. 680 kiloko kategoriaren ostean,
640 eta 405 kiloetako txapelketak jokatuko dituzte. Hilaren 21ean Mungian jokatuko dute lehen jardunaldia. Bigarrena, berriz, hilaren 28an izango da Idiazabalen, eta azken saioa Erandion lehiatuko dute, otsailaren 4ean.
640 kilotan hamabi talde hauek parte hartuko dute. Mutriku, Murueta A, Murueta B, Abadiño, Beti-Gazte, Zuraide, Ñapurrak, Gabadi, Ibarra, Gaztedi, Sokarri eta 6 Conceyos.
Bestalde,
emakumezkoen 405 kiloko modalitatean Ibarra, Gaztedi eta Txantrea ariko dira nor baino nor gehiago.
KATEGORIA GUZTIEN EGUTEGIAK:
- 680 KILO:
- Urtarrilak 14. Ibarra (Gipuzkoa).
- 640 ETA 405 KILO:
- Urtarrilak 21. Mungia (Bizkaia).
- Urtarrilak 28. Idiazabal (Gipuzkoa).
- Otsailak 4. Erandio (Bizkaia).
- 600 KILO:
- Otsailak 11. Bermeo (Bizkaia).
- Otsailak 25. (lekua zehazteke).
- Martxoak 4. Lesaka (Nafarroa).
- 375 KILO:
- Otsailak 25. (lekua zehazteko).
- Martxoak 4. Lesaka (Nafarroa).
- 560 ETA 375 KILO:
- Martxoak 11. Laukiz (Bizkaia).
- 600 KILO (MISTOA):
- Martxoak 18. Bakio (Bizkaia).