Kamiñazpin parkea zelakoa izatea nahi duten aukeratuko dute ondarrutarrek

Parte-hartze prozesuaren arduradunak, Kamin?azpin. Ezkerretik eskumara: Agurtzane Elguren, Ibai Gandiaga, Ianire de Andres, Oier Lertxundi, Aitor Bedialauneta, Amaia Badiola eta Jabier de Andres.
Proiektuaren arduradunek aurreratu dutenez, lau saio egingo dira. Otsailaren 11n egingo da lehenengo lan saioa, eta hurrengoak martxoaren 4an eta 18an egingo dira.Ianire de Andres Hirideak taldeko kideak adierazi duenez, saioetan jasoko dituzten ideiak estudioan landuko dituzte teknikoki, eta hortik lortutako emaitzak, hurrengo saioan eztabaidatuko dituzte. “Prozesuan parte hartuko duten herritarrek prozesu osoa ikusiko dute, bere mugekin eta aukerekin, esate baterako. Emaitza, azkenean, denon artean adostuko dugu”. Sei hilabeteko iraupena. Otsailean abiatuko da parte hartze prozesua eta guztira 6 hilabeteko iraupena izango du. Proiektuaren arduradunek aurreratu dutenez, lau saio egingo dira. Otsailaren 11n egingo da lehenengo lan saioa, eta hurrengoak martxoaren 4an eta 18an egingo dira. Azken saioa, berriz, apirilaren 8an egingo da. Saioak, eta ahal den heinean, bertan parkean egiteko nahia agertu dute. “Berak parkeak ematen dizkigun aukerak aprobetxatzeko”. Lehen saioari dagokionez, gaiaren inguruko diagnostikoa egingo da. “Zer egin nahi den, espazioa zertarako erabiltzen den, herritarrek zer egin nahiko luketen, zeintzuk diren euren desirak eta beharrizanak… eta ikuspegi tekniko batetik horiek zelan ahal ditugun finkatu adostuko dugu”. Bigarren eta hirugarren saioetan, berriz, herritarren proposamenei forma eman, eta parkea zelan diseinatuko nahiko luketen galdetuko zaie. Eta azken saioan, berriz, sorkuntza bateratua deritzona egingo dute. “Aurretik proposatutako ideia horiek herritarren artean diseinatuko eta adostuko dira”. Bestalde, prozesua osatzeko hiru lan talde osatuko dira. Herritarrak bi taldetan banatuko dira –haurrak eta helduak–, eta horrekin batera, udal teknikariak, arlo ezberdinetako zinegotziak, herri elkartetako ordezkariak eta herriko beste hainbat agentegaz osatutako jarraipen batzordea ere sortuko da. Jarraipen batzordeak, hein handi batean, prozesu osoa ikuskatuko du, eta ekarpenak egiteko aukera ere izango du.
Haurrentzako saioak jolasean oinarrituta egongo dira, herriko begiraleekin lankidetzanHaurren parte-hartzea. Proiektuaren arduradunek nabarmendu dutenez, saioak heldu eta haurren artean banatzea “oso aberasgarria” iruditzen zaie. “Saioak elkar banatuta egingo ditugu, eta talde bien elkarlana sustatzeko, saioen amaieran bildu eta nahiak eta proposamenak partekatuko ditugu”. Haurrentzako saioak, bestalde, eta konfiantza-giroa gauzatzeko, jolasean oinarrituta egongo dira, herriko begiraleekin lankidetzan. “Jolasen bitartez, beraien ametsetako parkea irudikatzeko tresnak eskura izango dituzte herriko txikienek. Umeek euren beharrizanak, iritziak, proposamenak… azaleratu ahal izango dituzte”. Azkenik, prozesuaren amaieran –ekainean– aurkezpen publiko bat egingo da, “behin betiko diseinu hori aurkezteko”. Udalak gaineratu duenez, “erabiltzaile gutxien orduan izaten delako” udan gauzatuko dituzte parkeko lanak; eta irailean parkea berriro zabalik egotea aurreikusten da. Parte hartze prozesua otsailaren 11n hasten baldin bada ere, prozesua arduratuko den lantaldea aurretik hasiko da lanean. “Hasiera batean behaketa prozesu batean sartuko gara. Parketik ibiliko gara, jendeak nola erabiltzen dituen espazioak, zer ibilbide hartzen dituen, edo zer leku dituen gustuko ikusteko. Beharbada, elkarrizketa informal batzuk ere burutuko ditugu erabiltzaileekin”.
