2016ko kirol galako omenduak hautatzeko proposamenak bidaltzeko epea zabaldu du
Ondarroako Udalak. Urtero legez, kirol munduan dabiltzan edo ibili diren pertsona edo eragileei omenaldia egin nahi die udalak lau sari banatuz: Urteko kirolaria emakumea, Urteko kirolaria gizonezkoa, Urteko kirol taldea eta Aipamen berezia.
Ohi modura, kirol batzordean parte hartzen duen talde bakoitzak hautagai bana aurkezteko aukera izango du. Eta horrez gain, norbanakoek ere beraien hautagaiak proposatzeko aukera edukiko dute. Udalak, bere aldetik, herritarrei beraien proposamenak egiteko dei egiten die, “denon artean aukeratu behar ditugulako 2016ko kirolariak”.
Hautagaien proposamenak egin nahi dituzten herritarrek
urtarrilaren 31ra bitarteko epea izango dute. Horretarako,
eskaera orri bat bete beharko dute, eta
jrosa@ondarroakoudala.net posta elektronikora bidali. Nahi dutenek, gainera, inprimakia udaletxeko kirol sailean entregatu ahal izango dute zuzenean. “Norbanako edo talde bakoitzak nahi beste hautagaitza aurkez ditzake. Hori bai, hautagaitza bakoitzeko inprimaki bat aurkeztu beharko da”.
Hautagaitza guztiak jaso ondoren, kirol batzordean bozketa bidez aukeratuko dituzte 2016ko kirol sariak. Udal ordezkariek nabarmendu duenez, hautagaiak proposatzeko ez dago irizpide jakinik. “Bakoitzak bere irizpideen araberako proposamenak egin ahal izango ditu”.