Unik Eskuz Binakako Txapelketaren partida bat hartuko du otsailean

Esku Pelota Taldearen eta Udalaren eskutik, aurten ere, EPELren Eskuz Binakako Txapelketako partida bategaz gozatzeko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Urrutikoetxea eta Imaz eta Altuna III.a eta Barriolaren arteko partida jokatuko da otsailaren 11n, ...

Esku Pelota Taldearen eta Udalaren eskutik, aurten ere, EPELren Eskuz Binakako Txapelketako partida bategaz gozatzeko aukera egongo da Markina-Xemeinen. Urrutikoetxea eta Imaz eta Altuna III.a eta Barriolaren arteko partida jokatuko da otsailaren 11n, Uni pilotalekuan.Txapelketako partidaz gain, Andoni Aretxabaletaren partida ikusi ahalko dute pilotazaleek. Victorregaz batera ariko da Aretxabaleta Artetxe II.a eta Beroizen aurka.

Urtarrilaren 20tik aurrera egongo da sarrerak eskuratzeko aukera pilotalekuko leihatilan; 15 euro, 20 euro eta 25 eurotan .