Igor Arrasate aurrelariak (Lekeitio, 1980) aste honetan utziko du Miamiko (Amerikako Estatu Batuak)
Jai Alai frontoia. AEBtako hainbat frontoietan luzaroan jokatzen egon eta gero, erretiratzea erabaki du lekeitiarrak.
Profesional mailako ibilbidea Orlandon hasi zuen 2000. urtean, eta hiru urte geroago, Miamiko frontoirako kontratatu zuten. Orduz geroztik bertan egon da. Hain zuzen ere, maila handia erakutsi du Miamin egon den azken urteotan.
2008a urte gogoangarria izan zen puntista lekeitiarrarentzat; Hondarribian Bereikuari eta Praderari 35-33 gailendu ondoren, Binakako Munduko Pilota Biltzarraren saria irabazi zuen Imanol Lopezekin batera.
Imanol Lopez eta Igor Arrasate (eskuman), 2008ko txapeldun. Argazkia: Jai Alai