Gaur [urtarrilak 18] hasiko da ETB 2-ko saio arrakastatsuenaren (
El conquistador del Caribe) jarraipena egingo duen eztabaida saioa:
El conquis del Caribe.
Reality-a astelehenetan emititzen badute ere, eztabaida saioa eguaztenetan izango da, 22:30ean. Eta aurtengo berrikuntzen artean dago
Ainhoa Etxebarria aktore eta kazetari ondarrutarra. Izan ere, Etxebarriak
sare sozialetan gertatzen denaren berri emango du saioan.
Etxebarriak gaur goizean [urtarrilak 18] Gazteako Di-Da saioan esan duenez,
Meme-ak oso gustuko ditu. Ondorioz, ikus-entzuleei sare sozialetan horiek partekatzeko gonbitea egin die.
Etxebarriagaz batera,
Joseina Etxeberriak ere parte hartuko du. Azken horren egitekoa musika jartzea izango da. Beraz, Gaztea irrati kateko
Gaztea Box saioko bi esatariak pantaila txikira jauzi egingo dute.
Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria. Argazkia: EiTB
Saioa Patxi Alonsok aurkeztuko du. Eta gaur, ondoko kideek ere parte hartuko dute: Gotzon Mantuliz, Eneko Van Horenbeke eta Raul Arribas, iaz finalista izan zen Nerea Arriga Txirritala, Isa Landa eta BegoƱa Alonso, iazko
Safari Wazungu saioko protagonistetako bat. Eurekin batera, aurtengo El conquis saioko parte hartzaileen lagunak eta senideak ere egongo dira. Gainera, Mantulizek Kolonbian grabatutako erreportajeak ere erakutsiko dituzte, bai eta
Safari Wazungu saioaren denboraldi berriko aurrerapenak ere.