Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Burlatako hilketa matxista salatu dute Lea-Artibain eta Mutrikun

Burlatan (Nafarroa) zapatu gauean [urtarrilak 14] gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Zehatz esateko, elkarretaratzeak Berriatua, Mutriku, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroan egin dituzte. Ondarroako Udalak, gainera, Sara Majarenas euskal presoari elkartasuna helarazi nahi izan dio, haren bikotekideak bere 2 urteko alaba erasotzeagatik. Talde feministek zein udalek deituta egin dituzte elkarretaratzeak. Besteak beste, Erasorik ez, erantzunik barik! eta Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean batu dira herritarrak.
Lekeitioko elkarretaratzea.

Lekeitioko elkarretaratzea.

Mutriku elkarretaratze
Berriatuko elkarretaratzea. Argazkia: Berriatuko Udala

Berriatuko elkarretaratzea. Argazkia: Berriatuko Udala

Ondarroako elkarretaratzea.