Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Saharara bidaltzeko arropa eta janari bilketa egiten dabiltza Ispasterren

Hilaren 31ra arte egingo dute bilketa. Astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan jasotzen dituzte elikagaiak, arropak eta mantak; herritarrek 17:30tik 19:30era dute ekarpena egiteko aukera. Domeketan, berriz, elizan biltzen dituzte. Atuna eta sardinak oliotan, azukrea, arroza eta lekaleak behar dituzte batez ere. Bestalde, konpresak ere jasotzen dituztela jakitera eman dute.