Kluben arteko Euskal Ligan beste modalitate batzuetako partidak lehiatzen hasiko dira
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuta, Euskal Liga hasi zuten aurreko astean Lea-Artibai eta Mutrikuko zenbait taldek. Eta aste honetan oraindik hasi gabe dauden modalitateetako partidak jokatzen hasiko dira.
Zehatz esateko, ondoko modalitateetan ekingo diete lehiari: kadete eta nagusi mailetako eskuz banakakoa, kadete mailako nesken gomazko paleta, gazte mailako mutilen gomazko paleta, 22 urtez azpiko gomazko paleta, nagusi mailako pala motzeko multzo bat, eta kadete eta EH Ligako zesta punta.
Partidak, gaur, Mutrikun. Gaur arratsaldean [urtarrilak 19] kadete mailako zesta-punta partida hartuko du Mutrikuko Miruaitz pilotalekuak; 19:00etan hasiko da Danok Bat eta Donostia JA taldeko puntisten arteko lehia.
Markina-xemeindarrak, bihar. Bestalde, Markinako Esku Pelota taldeko gazteek eskuz binakako partida jokatuko dute bihar [urtarrilak 19], Oiarpe KEren kontra. 16:30ean hasiko da lehia, Oiartzungo Madalensoro frontoian.