Datozen bi asteburuetan (urtarrilak 20-22 eta 2) ospatuko dituzte sanbizenteak Munitibarren, eta beste urte batez egitarau zabala dakar Kultura eta Jai Batzordeak.
Barikuan (urtarrilak 20) Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkarteko
pilotarien pala partidekin hasiko dituzte jaiak, eta iluntzean
Oihan Vegaren euskararen inguruko bakarrizketagaz gozatzeko aukera izango dute helduek.
Urtero moduan Mus Txapelketa ere egongo da, eta aurten,
lehenengoz Briska Txapelketa ere jokatuko dute. Txapelketa bietan parte hartu nahi dutenek, bikoteko 20 euro ordaindu behar dituzte. Asteburu honetan (urtarrilak 20-22) lehiatuko dute Briska Txapelketa, eta hurrengoan (urtarrilak 28) Mus Txapelketa; txapelketa biak 17:00etan hasiko dira, baina partaideek aurretik
udaletxean eman beharko dute izena.
Herritarrak frontoian, San Bizente jaietako ekintza batean parte hartzen.
Bestalde, umeek ondo pasatzeko aukera edukiko dute zapatuan (urtarrilak 21). Goizetik eguerdira puzgarrietan eta askotariko jolasetan ariko dira frontoian. Arratsaldean, berriz, Txuski eta Turruski pailazoen
Klownmunikafest emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute udal aretoan.
Ondoren, txokolate jana egingo dute Herriko plazan, eta zapatu gaua dantzan eta kantuan pasatzeko asmoz herritarrak Gaztetxean batuko dira, Esteibar eta Obietaren erromerian.
Domeka eguerdian
Markina-Xemeingo Emeki abesbatzagaz tabernaz taberna poteatuz ospatuko dute San Bizente eguna. Arratsaldean, ostera, Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkartearen pilotariek pelota partidak jokatuko dituzte frontoian.
Bestalde, hilaren 28an Mus Txapelketa lehiatu ostean, txokolate janagaz emango diete amaiera aurtengo jaiei.
Egitaraua, egunez egun:
- Urtarrilak 20 (barikua):
- 18:00. Pala partidak frontoian, Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkartearen eskutik.
- 20:00. Euskararen inguruko bakarrizketa Oihan Vegagaz, Udal aretoan (nagusientzat bakarrik).
- Urtarrilak 21 (zapatua):
- 11:30-15:00. Puzgarriak eta umeentzako jolasak, frontoian.
- 16:00-16:45. Briska Txapelketarako izen ematea, udaletxean.
- 17:00. Briska Txapelketa.
- 17:30. Klowmunikatufest emanaldia, Txuski eta Purruski pailazoekin, Udal aretoan.
- 18:30. Txokolate jana, Herriko plazan.
- 23:00. Esteibar eta Obietagaz erromeria, Gaztetxean.
- Urtarrilak 22 (domeka, San Bizente Eguna):
- 13:00. Emeki korala herriko tabernetatik zehar.
- 17:00. Pelota partidak frontoian, Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkartearen eskutik.
- Urtarrilak 28 (zapatua):
- 16:00-16:45. Mus Txapelketarako izen ematea, udaletxean.
- 17:00. Mus Txapelketa.
- 18:30. Txokolate jana, Herriko plazan.
Iazko jaietako argazki galeria: