Eskola igeriketa txapelketa lehiatuko dute bihar, Arane kiroldegian
Bermeoko Arane kiroldegiko igerilekuak eskola igeriketa txapelketa hartuko du bihar, 17:00etatik aurrera.Denetara, sei taldetako 169 gaztek parte hartuko dute txapelketan; 66 mutilak izango dira, eta 103 neskak.Etxeko Bermeo IK taldeko, Gernika-Lumoko ...
Denetara, sei taldetako 169 gaztek parte hartuko dute txapelketan; 66 mutilak izango dira, eta 103 neskak.
Etxeko Bermeo IK taldeko, Gernika-Lumoko Kosnoaga IT eta Lekeitioko Garraitz Kirol taldeko ordezkariek parte hartuko dute. Eta haiekin batera, beste talde hauetako igerilariak egongo dira: Abadiñoko Astola IKT, Club Natacion Mungia, Axpoandi eta Club Natacion Berrioz.
Beroketak
Lehiari ekin aurretik, 16:00etatik 17:00etara bitartean, beroketak egingo dituzte. Ondorioz, 16:00etatik 19:15erako ordutegian ezingo dute igerilekua erabili gainontzeko erabiltzaileek.