Urte askotan gaztelaniaz egon den herriko izena euskaraz jarriz hasi dute urte berria Etxebarrian. Herriko artista bati eman dio udalak, gainera, horren ardura. Horrela,
Rosa Etxabek euskal izena jarri dio herriari, kobaltozko azuleju berriak sortuz.
Ez da izan lan erraza Etxaberentzat. Era horretako
lehenengo lana izan du, eta berarentzat erronka bat izan zela azpimarratu du.
Jatorrizkoari argazkiak atera, eta ahal denik-eta antzekoena sortzen ahalegindu da, gainera, Etxabe, garai hartan erabiltzen zen kobalto urdina lortzen ere saiatu delarik. «Hiru-lau bider eduki dut errotulua osorik eginda arte eskola ematen dudan lokaleko mahai gainean, baina ezin», azaldu du.
Rosa Etxabe etxebarritarrak egin du zeramikazko errotulu berria euskaraz.
Bizkotxo izenez ezagutzen diren buztin egosi gabea daukaten azulejuak erabili nahi zituen hasieran, eta kordel siku teknika gero, irudiak egiteko. Baina, aprobak eta aprobak egin arren, azkenean azuleju leunak erosi behar izan zituen. «Ehunekoetan ondo egon behar dira nahasteak, eta labean ere nahikoa denbora egin behar dute». Ekin eta ekin ibili eta gero deskubritu du nola egin hori guzti hori, eta Tomasenekoa denda dagoen eraikinaren horman jarri dute bere lana.
15×15 tamainuko 56 baldosa hileragaz 2 metro eta 10 zentimetro zabalerako eta 60 zentimetro altuera duen errotulua egin du. Azuleju denak ipini, estali, zinta isolatzailea jarri, irudikatu eta letrak eta armarria jarri zion banan-banan, detaile guztiak zainduta. Izan ere, armarria jatorrizkoaren itxurakoa da, eta zaha-
rraren zati bat askatzeko ere eskatu zuen hurretik ikusi ahal izatea.
Errotulu zaharrean ageri zen armarria Bizkaiko Foru Aldundiaren armarri zaharra da. Arbola bat ageri da, haritz bat, hain zuzen, otso baltz bi gainean dituela, eta otsoek ahoan bildots zuri bana daramate. Armarri hori XV. mendetik XX. mendera erabili zuen aldundiak. Beranduago, 1986. urtean, otsoak armarritik kendu zituzten, bai eta goikaldean zeukan lehoia ere.
2,25 metrora. XX. mende hasieran hasi ziren udalerriaren izena daramaten zeramikazko errotuluak jartzen. Bidaiariak nondik nora zenbiltzan jakin ahal izateko, herrien izenak jartzeko agindua eman zuen Espainiako Sustapen Ministerioak. Udalerrien sarrera guztietan ezarri behar ziren, 2,25 metroko altueran, ondo ikusteko. Atzealdearen kolore urdina eduki behar zutela eta letra zuriak izan behar zirela ere zehaztu zuten. Aurrerago, 1944 eta 1949 urteetan, esate baterako, berretsi egin zuen agindua.
Espainiako kasuan herri lanetako Ministerioaren gain geratu zen errotuluak jartzeko ardura; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroaren kasuan, foru legea tarteko, aldundien esku geratu zen eskuduntza. Horrela, udalerriaren izenaren ezkerrean aldundiaren armarria daramate.
Elgoibartik datorren bidetik Etxebarriko herrigunerako sarreran beste errotulu bat dago. Hori ere euskaratzeko asmoa du udalak.
Etxebarriaren kasuan ere, horrela dago.
Herri sarrera bietan daude errotuluak; bata udalaren aginduz euskaratu berri dutena, eta bestea, Elgoibar partetik sartuta ikus daitekeena, eta oraindik euskaratzeko dagoena.
Errepideetako seinaleak gehitzen joan diren heinean, zeramikazkoak desagertuz joan dira. Gehienetan, jarri zeneko etxea, gaur egun, ez da herri horretako lehenengoa, eta askotan eraikina desagertuta dago.