Bi autok talka egin dute Ondarroatik Markina-Xemeinerako sarreran

Bi autok istrpua izan dute Markina-Xemein sarreran, eta zirkulazioa bideratzen dago Ertzaintza, garabia ailegatu bitartean.

17:30ean gertatu da istripua, eta auto biak errepide erdian geratu dira. Garabiak errepidetik kendu bitartean, Ertzaintza ari da zirkulazioa bideratzen. Autoan zihoazenek ez dute ospitalera joan beharrik izan. Arretaz gidatzeko eskatu du Herrizaingo Sailak.