Gaur [urtarrilak 21] Eibarren aurkeztu dute Debabarreneko Gure Esku Dago; talde horren baitan daude Mutriku, Itziar, Deba, Elgoibar, Soraluze eta Eibar. Sei herri horiek, hain justu, maiatzaren 7an egingo dute herri galdeketa. Eta gaurko aurkezpenean 46.500 herritarrei egun horretan erabakitzeko eskubidea gauzatzeko dei egin die taldeak.
Galdeketari zilegitasuna emateko, Debabarrenean 4.400 sinadura behar dituztela esan dute. Mutrikun, esaterako, sinadura bilketa egiten amaitu dute eta 775 sinadura lortu dituzte (gutxienez 600 behar zituzten). Gainerako herriek oraindik ez dute amaitu eta zenbaitetan oraindik ez dira hasi sinadurak batzen. Dena dela, ahalik eta sinadura gehien batzea komeni dela iragarri dute.
Aurkezpen ekitaldia, Eibarren.
Maiatzaren 7ko erronkari erantzuteko lanerako “gogoa eta ilusioa” dutela azaldu dute bateko eta besteko herritarrek. Eta talde bateratua aurkezteko urratsa eman eta gero, orain, herritar guztiei olatura gehitzeko dei egin diete. “Bidea denon artean adostu behar dugu; denok sentitu behar dugu prozesuaren parte garela. Eta horretarako, konpromisoak beharrezkoak dira”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.