Munitibarko San Bizente jaiek umeek ondo pasatzeko eguna ekarri dute

Pala partidekin hasi eta Oihan Vegak euskararen inguruan egindako bakarrizketagaz jarraitu zuten atzo [urtarrilak 20] jaiek. Sanbizenteak hasi baino ez ziren egin. Gaurko [urtarrilak 21] lehenengo jarduerak umeak izan ditu protagonista; goizetik eguerdira arte, puzgarri eta jolasetan jarduteko aukera eduki dute gaztetxoek. Ohi legez, frontoian giro polita egon da. Arratsaldean ere gaztetxoak erakarri dituen ikuskizuna hartu du udal aretoak. Puski eta Txurruski pailazoen Klowmunikatufest antzezlana. DJ onak izateko hainbat komeria asmatu dituzte, eta umeek eta gurasoek ederto pasatu dute pailazoen ateraldiekin.
Txuski eta Purruskiren ikuskizunaz gozatzen

Puski eta Txurruskiren ikuskizunaz gozatzen

Arratsaldeak I. Briska Txapelketa ere ekarri behar zuen. Baina bikote bakar batek eman du izena, eta, horrenbestez, bertan behera geratu da karta jokoa. Esteibar eta Obietaren erromerian agurtuko dute gaurko eguna. Domeka, urtarrilak 21 (San Bizente Eguneko egitaraua)
  • 13:00. Emeki korala, herriko tabernetan zehar.
  • 17: Pilota partidak frontoian, Lea Ibarra Motrollo Pelota Elkartearen eskutik.