Alex Unzueta moto gidari markina-xemeindarra bigarren txapelduna izan da 2016ko Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan, Mx 85cc kategorian; Unzuetak duela aste bat eta erdi jaso zituen 2016ko lorpenetako bi sariak.
Orain,
2017an kategoriaz igoko da (MX 125cc kategorian ariko da), eta Yamaha Yz125 motorragaz lehiatuko du. Aurreikuspenen arabera, Unzuetak Bizkaiko, Euskadiko, Espainiako eta Yz Cup Txapelketetan parte hartuko du.
Unzueta, ezkerretik lehenengoa, Bizkaiko saria jasotzen.
Alex Unzueeta, ezkerretik hirugarrena, saria jasotzen.
Alex Unzueta, txapelketa batean parte hartzen