Lasterketa bikaina egin zuen Muskizen Beronika Noya Arrizabalaga markina-xemeindarrak. Bizkaiko Beteranoen Kros Txapelketa irabazi zuen bere kategorian, eta sailkapen orokorrean seigarren postua lortu zuen 13:17 denbora eginez. Noyak egiten duen bigarren krosa izan da Muskizkoa. Orain arte errepidean egin du aringa-aringa, eta oraindik ikasten dabilela zehaztu du. “Bizkorregi irten nuen eta ezin izan nuen erritmoa amaieraraino mantendu”.
Orain dela lau urte hasi zen aringa-aringa, eta bi hilabete daroaz Durango Kirol Taldeagaz. Urtarrilaren 15ean AbadiƱon lehiatu zen krosa izan zuen lehenengoa eta beste batzuetan parte hartzeko asmoa dauka, Sopuertan edo Berrizen esate baterako. “Krosa ezberdina da, baina asko gustatu zait. Oreka mantendu behar da eta oina non jartzen duzun adi ibili, baina izugarri gozatzen dut”.
Durango Kirol Taldeak hirugarren postua lortu zuen taldekako sailkapenean.
Beronika Noya erdian, Durango Kirol Taldeko beste bi korrikalarigaz batera: Beatriz Lalaguna eta Maria Ermelinda Del Vado. Argazkia: Juan Ignacio Sampedro/Durango Kirol Taldea