Murueta A hirugarren, 640 kiloko lehen jardunaldian
Murueta B eta Mutriku hamargarren eta hamaikagarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Emakumezkoen 405 kiloko kategorian Gaztedi taldea izan da onenaEuskadiko Goma Gaineko 8x8 Sokatira Txapelketaren 640 eta 405 kiloetako lehen saioak jokatu zituzten zapa...
Murueta B eta Mutriku hamargarren eta hamaikagarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Emakumezkoen 405 kiloko kategorian Gaztedi taldea izan da onena
Euskadiko Goma Gaineko 8×8 Sokatira Txapelketaren 640 eta 405 kiloetako lehen saioak jokatu zituzten zapatuan, Mungiako Udal Frontoian.Gizonezkoen 640 kilotan Sokarri taldea nagusitu zen, eta emakumezkoen 405 kilotan, berriz, Gaztedi izan zen onena.
Muruetarrak bi taldetan ari dira txapelketa lehiatzen; Murueta A hirugarren sailkatu zen, eta Murueta B, ostera, hamargaren geratu zen. Bestalde, Mutriku azkenaurreko postuan sailkatu zen.
Aipatu bi kategorietan datorren zapatuan (hilak 28) daukate bigarren jardunaldia. Idiazabalgo pilotalekuan jokatuko dute, 17:00etan hasita. Eta otsailaren 4an Erandion lehiatuko dituzte finalak.
600 eta 375 kiloetakoak
Bestalde, 640 eta 405 kiloetako txapelketaren ostean, 600 eta 375 kiloetako lehiari ekingo diete taldeek.
Lehen jardunaldia Bermeon jokatuko dute otsailaren 11n, eta bi aste beranduago, Nafarroako Artaxoa herrian lehiatuko dute bigarren jardunaldia. 600 kiloko finala martxoaren 4an izango da, Lesakan, eta 375 kilokoa, berriz, Laukizen jokatuko dute. Martxoaren 11n izango da azken lehia hori.
Era berean, martxoaren 11n 560 kiloko saio bakarra egingo dute, eta martxoaren 18an Bakion lehiatuko dute talde mistoen 600 kiloko txapelketa.