Palestina eta feminismoa mintzagai, Lekeitioko Dzapart tabernan
Palestina eta feminismoa mintzagai izango dira eguenean [urtarrilak 26], 19:00etan, Lekeitioko Dzapart tabernan. Herriko Potxuak Martxan emakume taldeak antolatuta, Palestina. Elkartasun Internazionalista Feminismotik izeneko hitzaldia emango du Irene Esteban Herrialde Katalanetako Brigada Feminista per Palestinako kideak.
Herrialde Katalanetako emakumeek joan den udan sortu zuten brigada Palestinan egon da bertako errealitatea ezagutzeko. Palestinako emakumeen borroka politikoa eta erresistentzia zein den azalduko dute, besteak beste.