Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa hasi du Lea-Artibaiko Sahelak
Saharako errefuxiatuen aldeko janari bilketa hasi du Lea-Artibaiko Sahela elkarteak. Otsailaren 15a bitartean egingo dute bilketa ikastetxe eta saltokietan.
Atuna eta sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, dilistak eta konpresak batuko dituzte batez ere Saharako kanpalekuetara bidaltzeko. Lekeition, Markina-Xemeinen, Ispasterren, Ean eta Amoroton egiten ari dira bilketa, eta elkartasun proiektu horretan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.