Lekeitioko Sortuk deituta, 180 lagun batu ziren joan den domekan [urtarrilak 22], Lekeitioko plazan, argazki herritarra ateratzeko. Sortuk egindako kongresuagaz bat eginez, kalera atera ziren herritarrak aldarrikapen eta kolorez betetako irudia osatzeko. Sorturen ikurra osatzen duten kolore bakoitzaren atzean aldarrikapen bat dagoela erakutsi nahi izan zuten, eta horiek zabaldu zein indartzeko norbanako bakoitzaren beharra dutela azpimarratu zuten, kaleak astintzen jarraituko dutela gaineratuz.
Hainbat herritar izarra irudikatzen Lekeitioko plazan. Argazkia: Lekeitioko Sortu