Kamiñaldeko kaltetuek gauzen bila sartzeko aukera izango dute
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, San Ignazioko bizilagunek zapatuan [urtarrilak 28] euren etxebizitzetan sartzeko aukera izango dute.
Udal iturriek agertu dutenez, oraindik beraien etxebizitzetara bueltatzeko aukerarik izan ez duten bizilagunek ordubeteko tartea izango dute etxebizitzetatik eta ganbaretatik behar dituzten gauzak hartzeko. Udalak 11:00etarako ipini du ordua, Goe zapata dendaren parean.