Zapatuan [urtarrilak 28] jai giroa izango da nagusi Narea auzoan, egun osoan. 12:00etan ermitan meza entzun ostean, umeen jolasak egingo dituzte, auzoko trikitilariek alaituta. 13:00etan, berriz, herriko eta inguruetako mutil talde baten eta Perla zaldiaren arteko dema ikusteko batuko dira herritarrak. Artia harriagaz 20 minutuko saio bana egingo dute.
Amaitzean, dema erabilitako Artia harriaren pisua zenbatekoa den asmatzeko kiniela egingo dute. Eguerdian auzoko trikitilariak eta txalapartariak ibiliko dira giroa alaitzen.
Umeak, iazko jaietako jolasetan parte hartzen.
Arratsaldean Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dituzte. Museko bikote irabazleak 200 euro eskuratuko ditu; bigarren sailkatuek 120 euro irabazikoo dituzte, eta hirugarrenek, 30 euro.
Brikas Txapelketa hirukoteka jokatuko dute. Txapeldunek 180 euro jasoko dituzte; bigarren geratzen direnentzat 120 euroko saria dago, eta hirugarrenentzat 90 eurotakoa.
Gauean Esteibar eta Obietaren erromeriagaz amaituko dituzte sanbizenteak.
Nariko jai batzordeko kideek zapatuan auzora bertaratzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei: “Espero dugu egun ederra egitea, eta bertaratzen direnek ondo pasatzea”.
Egitaraua:
12:00: Meza auzoko ermitan.
Ostean: Umeen jolasak auzoko trikitilariek alaituta.
13:00: Dema: Zaldia mutilen aurka. Ondoren, kiniela.
17:00: Mus eta Brika Txapelketak.
23:30: Esteibar eta Obietagaz erromeria.
Iazko argazki galeria:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.