Uraren ibilbidea egiteko batuko dira herritarrak Amoroto Ezagutuz martxan
Amorotoko Kultur Taldeak Uraren Ibilbidea prestatu du aurten. Hala, ibilaldian parte hartzen dutenei, besteak beste, herriko iturriak bisitatzeko aukera eskainiko zaie zapatuan (hilak 28).
Bi ibilbide daude aukeran: 12, 5 kilometrokoa eta 7,5 kilometrokoa. Ibilbide luzeko partaideak 09:00etan aterako dira Amorotoko plazatik, eta ibilbide laburra egitera doazenentzat 10:30ean jarri dute ordua plazan.
Besteak beste, Elorran Urgozua eta Tox iturrien, Talo putsuaren, Babolina eta Zulueta urtegien eta Kastilo eta Atxurra erreken paretik igaroko dira.
Epermendin bazkaldu. Gero, 14:30etatik aurrera bazkalduko dute Epermendi jatetxean. Bertan bazkaltzeko ez da derrigorrezkoa martxan parte hartzea, eta barikua (hilak 27) da bazkarirako izena emateko azken eguna. Epermendi jatetxean izena eman behar da.