'Garaian' aldizkariaren 52. zenbakia kaleratuko dute etzi, Uhagon kulturgunean
Zesta-punta izango da oraingoan gai nagusia. Pilotariei eta pilotarien emazteei elkarrizketak egin dizkiete Garaian Kultur Elkartekoek. Argazki galeria bat ere edukiko du zenbaki berriakZapatuan aurkeztuko dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean Gara...
Zesta-punta izango da oraingoan gai nagusia. Pilotariei eta pilotarien emazteei elkarrizketak egin dizkiete Garaian Kultur Elkartekoek. Argazki galeria bat ere edukiko du zenbaki berriak
Zapatuan aurkeztuko dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean Garaian aldizkariaren zenbaki berria. 12:00etan jarri du ordua Garaian Kultur Elkarteak 52. zenbakiaren gai nagusien mondik norakoak mami-mami egiteko. Aurreratu dutenez, oraingo honetan zesta-punta gaia jorratu dute aldizkarian.Hainbat garai eta bizipen jasotzeko asmoz, sasoi ezberdinetako pilotariekin egon dira Garaian Kultur Elkartekoak, eta emakume pilotari baten esperientzia ere batu dute. Xistera proiektuaz eta emakumeek zesta-puntan duten presentziagaz aritu dira Izaro Arbe pilotari markina-xemeindarragaz.
Beste alde batetik, Berbetan atalean, pilotarien familien ikuspuntua azaleratu nahi izan dute; horregatik, belaunaldi ezberdinetako pilotarien emazteekin osatu dute atal hori.
Betiko modura, irakurleek aldizkariaren erdialdean argazki galeria bat ere aurkituko dutela ere jakitera eman dute: Erretratuak atala. «Pilotariak bere ibilibide profesionalean hara eta hona ibili dira, eta jokatu duten lekuetako argazkiak jaso nahi izan ditugu; egunerokotasunekoak, frontoiko pilotarien koadroak, zesta-puntaren xarma eta familia giroa, besteak beste», zehaztu dute.
Aldizkariaren bigarren zatian kokatzen den Historian Barrena izeneko atala Miguel Angel Bilbao eta Patxi Juaristiren artikuluekin osatu dute, zesta-puntaren jatorria eta Markina-Xemeinen izan duen garrantzia aztertuz.