Lehenagoko garaietara itzuli eta Sagastigurenen egiten ziren Markinaldeko Merindadeko batzar nagusietako bat irudikatuko dute zapatuan [urtarrilak 28], Akerbeltz gaztetxean jokatuko den bederatzigarren bertso txapelketan.
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak Markinaldeko historia gogora ekarri nahi izan du oraingoan, era entretenigarri batean, eta bertsoek eta historiak bat egingo dute, beraz, 22:00etatik aurrera gaztetxean. «Orain zer garen jakiteko zer izan ginen jakin behar dugu», diote gazte asanbladakoek.
Harrizko lau jarrileku betetzen zituzten Markina, Xemein, Etxebarria eta Ilunzar eta San Martin Murua kofradietako ordezkariek, eta oraingoan ere horrela egingo dute. Bi bertsolarik kantatuko dute ordezkaritza bakoitzeko: Marquiñako baserritarren ordezkariak izango dira batzuk, Jemeingo jaun onac besteak, Marquiñaco merkatariac hartuko dute beste jarrileku bat eta Etxebarriaco kondeac azkena.
Txartelak salgai. Bertso saioagaz gainera, afaria ere egongo da gaztetxean, 20:30ean. Afarirako eta bertso saiorako txartelak Patxua eta Buztarri tabernetan eros daitezke, eta dagoeneko azkenak geratzen direla jakitera eman dute gazte asanbladako kideek.
Afariak eta saioak 7 euro balio dituzte, bertso saioak bakarrik bi euro, eta aukera biak aurkitu daitezke salmenta puntuetan.
Gaztetxeko mahaiaren inguruan egingo dute biltzarra txapelketan bertan ezagutzera emango diren zortzi bertsolariek. «Ordezkari bikote bakoitzak bere sorterriaren interesak ezagutu eta defendatu beharko ditu kantuan», aitatu dute bakarrik, antolatzaileek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.