Gernika Bizkaiak aurkari gogorra izango du Erregina Kopan
Lointek Gernika Bizkaiak CB Al Qazeres Extremaduraren kontra jokatuko du final laurdena otsailaren 10ean.Naiara Diez taldeko kapitainak azaldu duenez, neurketa oso ondo prestatuko dute, «umiltasunez», eta final bat izango balitz moduan: «Guretzako f...
Naiara Diez taldeko kapitainak azaldu duenez, neurketa oso ondo prestatuko dute, «umiltasunez», eta final bat izango balitz moduan: «Guretzako final bat izango da. Egia da aurkari guztiak gogorra direla halakoetan, galduz gero etxera zatozelako, baina, taldea ilusioz beteta dago. Lan ona egin, eta lehiatzeko gogotsu gaude».
Aurkari «gogorra» izan arren, denboraldi honetan elkarren kontra jokaturiko bi partidak galdu ditu talde gernikarrak taldeak jokatuko duen lehenengo Erregina Kopa denez, mailarik onena emanez gozatzearen garrantzia nabarmendu du kapitainak.
Final laurdena irabaziz gero, Emakumezkoen Ligaren sailkapenburu Perfumerias Avenidaren kontra lehiatuko dute finalerdia, otsailaren 11n.
Asteburuan Zamoran
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Gernika-Lumoko taldeak Quesos El Pastorren kantxa bisitatuko du bihar, 18:00etan.
Zamorako taldea sailkapenaren beheko postuetan dago hamabigarrena da, 21 puntugaz. Lointek Gernika Bizkaiak, berriz, hirugarren postuari eusten dio, eta biharko aurkariak baino 6 puntu gehiago ditu.