San Ignazioko bizilagunek zapatuan [urtarrilak 28] euren etxebizitzetara sartu ahalko direla kontatzeko albistean
El Correo egunkariak ondokoa argitaratu zuen atzoko [urtarrilak 26]
papereko zenbakian: “
Udalak argi dauka kaltetu gehienek ez dutela gauza gehiago atera behar, baina kaltetuentzako garrantzitsua da euren etxebizitzak zein egoeratan dauden jakitea edota kalteak gehitu diren edo ez jakitea“. Horren aurrean, Ondarroako Udalak salatu du
El Correo egunkariak esan duena
gezurra dela, eta adierazpen horiek ez dituela udalak egin.
“Udal ordezkariek
ez dute horrelako adierazpenik egin, eta egin badute, euren iritzi pertsonala izan da, ez dute udal ordezkari legez berba egin”. Udal ordezkarien berbetan, garrantzitsua da baieztapen hori ezeztatzea. “Eta horregatik, El Correo egunkaria eta albistea idatzi duen kazetariarekin harremanetan jarri da udala zuzenketa bat eskatzeko; ez dute zuzenketa onartu, argitu ezin duten zinegotzi batek egindako adierazpen bat delako”.
Udalaren konpromisoa. Gaiari lotuta, bestalde, udalak Kamiñaldeko mendi magalak kaltetutako herritarrekin batzen jarraitzeko konpromisoari eutsiko diola diote. “Eta orain arte modura, kaltetuen beharrizana uneoro aztertzen jarraituko dugu”.
Udalak, bestalde, herritarrei
Udalbarriak Interneteko ataria jarraitzeko eskaria egin nahi die. “Herritarren artean nahasmena eta kezka sortzea beste helbururik ez duten mezuak argitaratzen ari diren bitartean, atari horretan udalaren bertsio ofiziala argitaratzen dugu”.