Zaldi proben Bizkaiko Txapelketaren finala jokatuko dute bihar, Nabarnizen
Sei probalari ariko dira txapela eskuratzeko lehian, tartean daude Koba eta Jose Luis Idoeta aulestiarrak, eta Markina-Xemeingo Patxua tabernakoak.
Bi saio egingo dituzte; bata arratsaldean izango da, eta bestea, berriz, gauean.
Saioak:
17:00. Koba (Aulesti) / Patxua taberna (Markina-Xemein) / Goieta taberna (Mungia)
22:00. Jose Luis Idoeta (Aulesti)/ Erauskin (Bermeo) / Goieta taberna (Mungia)