Aurrera Kirol Elkarteko 3. mailako taldeak
Jon Ugarte (Markina-Xemein, 1985) erdilaria fitxatu du. “31 urteko jokalaria libre dator, eta denbora darama jada 3. mailako taldeagaz entrenatzen”, azaldu du Ondarroako futbol taldeak.
Aurreragaz jokatu aurretik, Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldean jokatu zuen Ugartek, lan kontuengatik atzerrira joan beharra izan zuenera arte. Gazte mailetan SD Eibarren aritu zen.
Beste alde batetik, Iker Urresti eta Ander Laka Bizkaiko selekzioak deitu dituela jakitera eman dute, Akitaniaren aurkako lagunarteko bat prestatzen hasteko lan saiorako.?