Andoni Gabiola
‘Toñua’-ri 2016ko irailaren 15ean egindako ongietorria dela-eta deklaratu behar izan du gaur [urtarrilak 30] Seijok Espainiako Auzitegi Nazionalean (Madril). Epaileak deklarazioa hartu eta gero, Seijo epaitegitik atera da. EH Bilduren zinegotziak etxerako bidea hartu badu ere, epaileak zer erabakiko zain dago orain; jakitera eman dutenez, epaiketa eduki ahal du edo kasua artxibatu ahal dute.
Lekeitiarra Iker Urbina abokatua ondoan zuela irten da auzitegitik. Covite biktimen elkarteak aurkeztutako salaketaren harira deklaratu behar izan du Seijok.
Gertaera. Ongietorria egin ziotenean, Toñua alkatearen aulkian jarri zen, eta ekintza hori da salaketak eragin dituena. Alde batetik
Covitek aurkeztu zuen salaketa, eta bestetik
Carlos Urquijo orduan Espainiako Gobernuko ordezkari zenak ere Lekeitioko Udala salatuko zuela iragarri zuen.