Abokatuak senatari izateari utzi diola argudiatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak Goioagaren aurkako auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio epaitegiaren esku utzi du.
Auzitegi Gorenak
iazko apirilean prozesatu zuen EH Bilduko senatari ohia, eta urtarrilaren 17an auzipetzea berretsi zuen epaitegi horretako Zigor Aretoak. Beste hamabi abokaturekin batera,
euskal presoak ETAren aginduetara edukitzea leporatzen diete.