Mirta Fabre eta Susana Etchegoyen argentinarrak giza eskubideen urraketen inguruko lana egiten ari dira; batik bat, euskal presoen giza eskubideen urraketen inguruko txostena ari dira egiten. Gero, mundu mailan egiten diren foro ezberdinetan urraketa horiek mahairatzen dituzte.
Eta joan den astean Lea-Artibaiko Etxerat-eko ordezkariekin bildu ziren Fabre eta Etchegoyen, Ondarroako Etxelilan. Jakitera eman zutenez, Etxerat-eko kideek euren kezkak zeintzuk diren azaldu zizkieten. “Dispertsioa dela eta,
presoen seme-alabek euren gurasoak bisitatzeko dituzten oztopoak dira gure kezkak. Horrez gain, preso batzuen
gurasoak oso nagusiak dira, eta dispertsioa tarteko,
bisitetara joateko zailtasunak dituzte”.
Bi argentinarrek adinez nagusi diren eta oraindik preso dauden eta larriki gaixorik dauden presoen eskubideen urraketak aztertzen dituzte. Etxerat-eko ordezkariek jakitera eman dutenez, eurek kolektibo legez dituzten kezkak berriak izan dira argentinarrentzat. “Esan zigutenez, orain arte ez dute eduki presoen senideek dituzten zailtasunen berri”.
Argentinarrek azaldu zietenez, euskal presoen eskubideen urraketen inguruko gertaerak ez dute eduki beharko luketen oihartzuna edukitzen Euskal Herrian. “Eta horrek kezkatu egiten dituztela-eta hasi ziren horren inguruko lana egiten”.
Lea-Artibaiko Etxerat-eko ordezkariak, Mirta Fabre eta Susana Etchegoyenegaz batera, Ondarroako Etxelilan.