Goioagaren aurkako auzia Gorenari itzuli diote
Abokatuak senatari izateari utzi diola argudiatuta, Espainiako Auzitegi Gorenak Goioagaren aurkako auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio epaitegiaren esku utzi du.Espainiako Auzitegi Goreneko Miguel Colmenero magistratuak 2016ko apirilean...
Espainiako Auzitegi Goreneko Miguel Colmenero magistratuak 2016ko apirilean auzipetu zuen EH Bilduren abokatu eta senatari ohia, eta urtarrilaren 17an auzipetzea berretsi zuen epaitegi horretako Zigor Aretoak.
Goioaga lehen foruduna zenez, Auzitegi Gorenari zegokion hura epaitzea, baina orain egoera aldatu denez, Auzitegi Nazionalak presoen abokatuen kontra irekita daukan sumarioaren barruan auzipetuko dute.
Atxiloketa 201oean
Goioaga 2010ean atxilotu zuten abokatuen aurka egindako operazioan. Beste hamabi abokatugaz batera, Halboka taldekoa izatea, euskal presoak ETAren aginduetara edukitzea eta «talde terroristako kide» izatea leporatzen die fiskaltzak.
Kartzela saihesteko, 6.000 euroko bermea ezarri zioten. Horrez gain, pasaportea kendu zioten, eta hil bakoitzeko 1ean eta 15ean deklaratzera joan behar izan du etxetik gertuen izan duen auzitegira.