Life Lema izenburua daukan proiektuak uretan dauden itsasoko zaborren kudeaketa eraginkorra sustatu nahi du. Eta hiru urtetan hondakin horietako 100 tona bilduko dira Gipuzkoan eta Pirinio Atlantikoetako eskualdean. Helburu horri jarraituz, joan den astean boluntarioak hondakinen sailkapen egin, horiek identifikatu eta datuak jasotzen aritu ziren Mutrikuko Burumendi hondartzan eta Zumaiako Inpernupen.
Life Lema proiektua irailean hasi bazen ere, proiektuaren baitako ekintzak hiru urtetan egingo direla jakitera eman dute. “Proiektua nazioarteko lantalde batez osatuta dago, eta sei bazkide ditu: Azti eta Rivages Pro Tech ikerketa zentroak, Syndicat Mixte, Kosta Garbia eta Biarritzeko Udala erakunde publikoak eta Surfirder Foundation Europe gobernuz kanpoko erakundea”. Gainera, itsasoan dauden zaborrak modu eraginkorreak kudeatu ahal izateko, proiektuko kideek metodologia gida bat eta erreminta adimentsuak jarriko dituzte tokiko agintarien esku.
Itsasotik ateratako hondakinak, sailkatuta. Argazkia: Geoparkea
Askotariko ekintzak egitea aurreikusten badute ere, horietako bat da Debako itsasadarraren aurrean
hondakinak harrapatzeko ur gaineko barrera bat jartzea.
Mundu mailako arazoa. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, urtero 10 milioi tona zabor isurtzen dira munduko itsaso eta ozeanoetara. Itsasoko zaborraren gaia itsasoko zein lurreko jatorria duen arazo bat da. “Itsasoan dauden zaborren %80 inguruko lurrean gauzatzen diren jaduketetan du jatorria”. Eta zabor horrek guztiak ingurumenaren, ekonomiaren eta osasunaren arloko arazoak sortzen dituztela diote. “Eragin zuzena dute itsasoko animalietan, eta kostaldeko komunitateen arloko sozioekonomikoari ere eragiten diote; itsasoko zaborraren arazoa duen kostalde batek erakargarritasuna jaitsi eta turista gutxiago erakartzen ditu”.