2016ko abuztuak 23az geroztik itxita dagoen zubia konpontzeko asmoa agertu du aldundiak. Gaur [urtarrilak 31] teknikariak izan dira zubia aztertzen, eta horren ostean, zubia berriro ere oinezkoentzako irekitzeko lanen proiektua egingo dute.
Ondarroako Udala pozik dago berriro ere herritarrek Plaiko Zubia erabili ahal izango dutelako, baina, aldi berean, bere kezka ere agertu nahi izan du. Izan ere, aldundiak egindako lanen ostean, litekeena da berriro
zubia erditik zabaltzeko aukerarik ez edukitzea. “Zubia ez da udalarena, eta, beraz, guk ezer gutxi egin genezake. Baina zubiaren balio historikoa mantendu eta erditik zabaltzeko aukera bere horretan lagatzeko eskaria egin nahi diogu aldundiari”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.
Bost hilabete itxita. Plaiko Zubia, hain zuzen ere,
abuztuaren 23an itxi zuten, egitura mugitzen zelako. Ondorioz, “segurtasuna bermatu arte” ixtea erabaki zuen udalak.
Ondarroako Plaiko Zubia, itxita
Bizkaiko Batzar Nagusiek, bestalde, Ondarroako zubi birakaria birgaitzeko eta etorkizunean
zubiaren “artapen egokia bermatzeko” eskaria egin zioten iazko maiatzean aldundiari. Zehatz esanda, aldundiari Ondarroako Udalagaz lortu beharreko akordioak lortzeko eskatu zioten.
Herritar batzuek ere zubia berriro ere
zabaltzeko eskatzeko sinadura bilketa egin zuten, Internet bidez; 574 herritarrek sinatu zuten eskaria.