Ozeaniako txapeldunek Hong Kong-eko (Txina)
Kitchee taldeari 1-0 irabazita lortu dute kopa preziatua. Martitzen [urtarrilak 31] gauean jokatu zen norgehiagoka Hong Kong hiriko futbol estadioan, eta Clayton Lewis jokalariak 22. minutuan lortutako golari esker irabazi du Ilargi Urte Berriaren Kopa (Nike Lunar New Year Cup) Zeelanda Berriko Auckland City taldeak. Eñaut Zubikarairen taldeak, gainera, txapelketan parte hartu duen
Zeelanda Berriko lehen taldea izan da.
Ondarrutarraren taldea, oro har,
nagusi izan zen berdegunean. Lehen zatian baloiaren kontrol nabarmena izan zuten, eta bigarren zatian aurkariak gogorrago saiatu baziren ere, Zubikarairen atea ondo defendatu zuten atzelariek. “Defendatzea nahikoa zaila izan da, baina aurkariek ez dute aukera garbirik eduki”, azaldu zuen Ramon Tribulietx Auckland City taldeko entrenatzaileak.
Finalerako txartela berriz, zapatuan [urtarrilak 28] Hego Koreako Seul taldearen aurka lortutako garaipenari esker lortu zuten. 1-0 irabazi zuten.
Auckland City taldea kopa eskuetan. Argazkia: Hong Kong Football Association
En?aut Zubikarai Fabrizio Tavano jokalariaz batera, kopa eskuetan