Mutriku futbol taldeak bazkide kanpaina jarri du martxan
Mutriku Futbol Taldearen zuzendaritza taldeak jakitera eman duenez, otsailaren 15era arte zabalik dago bazkide egiteko epea.
Azaldu dutenez, ordainketa egiteko bi aukera daude. Alde batetik, Kutxabank edo Laboral Kutxan egin daiteke bazkide kuotaren ordainketa, eta gero, herriko saltoki eta tabernetan utzi diren izen emate orriak bete beharko dira. Honako tokietan jaso daitezke izen emate orriak: Iparragirre altzariak, Bar Puerto, Aranzubi, Zubiaran, Bare-Bare, Txalaparta, Alkolea ardotegia eta futbol zelaiko tabernan. Bestetik, izen emate orrian zuzenean idatzi daitezke kontu korronteko zenbakiak. “Gero guk egingo dugu kobraketa. Eta etxean jasoko dute bazkide txartela”.
Urteko kuotari dagokionez, 50 euroko da, baina klubean seme edo alabaren bat dutenek %25eko deskontua izango dute urteko bazkidetzan. Pentsionistek eta haurrek ere, abantailak izango dituzte; 20 urte ordainduko dute urteko. Eta azkenik, familia bonua egiteko aukera ere eman dute, urteko 100 euroren truke.