Saregina ezezik dei egitekoa ere izan zen Teodora Abaroa lekeitiarra. Bere ama ere horrela izan zen, eta harengandik zetorkion herentzia dela esan liteke urteetan egin zuen lana. Familia arrantzale girokoa izanik, bera izan zen hiru aiztatik horri eutsi zion bakarra. Teodora Abaroa berak azaldu zuenez, ez zuen ikasteko aukerarik izan. Hala eta guztiz ere, sareak konpontzen ondo zebilela eta ofizioa ez ezik afiziorik handiena ere bazuela esan zien Dzanga aldizkarikoei 1993ko ekainean egin zioten elkarrizketan.
Dzanga aldizkariko 7. zenbakiak jasotzen du Teodora Abaroaren lana, eta sareginaren ofizioaz eta herriari buruz zuen ikuspuntua.
lekitxarrenartikuloak blogean ere argitaratu zuten Teodora Abaroaren elkarrizketa.

Teodora Abaroa saregin lekeitiarra lanean. Argazkia: Dzanga/Iñaki Madariaga Valle