Mutrikuko EH Bilduk deituta, Calogero inguruko plan bereziari buruzko bilera zabala egongo da eguaztenean [otsailak 8], 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Jakitera eman dutenez, Mutrikuko Udala urtebetez aritu da planaren sustatzaileekin eta alderdi desberdinekin gaia aztertzen eta proposamenak lantzen. “Herritarrei eta bereziki inguruko auzotarrei informazioa emateko ordua da”, gaineratu dute EH Bilduko ordezkariek.
Proiektuaren inguruan dauden ikuspuntu ezberdinak ezagutzeaz gain, herritarrek dituzten interesak ere agertu ahalko dituzte bileran. «Horrela, proiektuak herritarren interesak ere jaso ahal izango ditu; oraindik sasoiz gabiltza».
Plan bereziak jasotzen dituen irudiak.
Plan bereziak, hain zuzen, Entzus ingurutik Calogeroneko lantoki zaharrera arteko eremuan egin ahal diren zenbait proiektu biltzen ditu. Honako hauek dira jasota dauden proposamen batzuk: etxebizitzak, auzotarrentzako aparkalekuak, goitik beherako ibilgailuentzako bidea edo igogailu bat.
Bilera
herritar guztiei zuzenduta dagoela esan dute.