Iragarri zuten moduan, errefuxa botatzeko txipdun edukiontzi grisak ipintzen hasi dira Mutrikun. Eta zabor bilketa sistema berria martxan hasi zenean azaldu zuten modura, edukiontzi grisa ipini duten guneetan orain arte zaborra botatzen zen
edukiontzi berdea kendu egin dute. Edukiontzi grisa zabaltzeko herritarrek organikorako erabiltzen zuten txartel bera erabili beharko dute.
Errefuxa eta organikoa botatzeko txipdun edukiontziak, Mutrikun.