Inauterietako apainketa lehiaketan izena eman ahal da Ondarroan
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, inauterietako denda eta tabernen apainketa lehiaketan izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da. Lehiaketan parte hartuko duten denda eta tabernek otsailaren 25eko 17:00etarako apainduta egon beharko dutela ...
Parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailera joan, telefonoz deitu (94-683 36 96) edota idatzi (jrosa@ondarroakoudala.net) beharko dute.
Azaldu dutenez, epaileek dena baloratuko dute: gaia inauterietakoa izatea, egindako lana, txukuntasuna, originaltasuna… Sari banaketa otsailaren 28an Beikozinin egingo den playback lehiaketaren aurretik izango dela zehaztu dute.
Tabernen artean, lehenengo saridunak 600 euro eskuratuko ditu; denden artean, ostera, lehenengo sarituak 300 euro jasoko ditu. «Sari nagusiez gain, bi kategorietan aipamen bereziaren sariak ere banatuko dira; 100 euroko bi sari izango dira».