Udal pilotalekuko argiteria proiektura bideratuko du Markina-Xemeingo Udalak Energiaren Euskal Erakundeak emango dion laguntza. Guztira,
7.091 euro izango dira jasoko dituztenak udal pilotalekuaren argien azpiegiturak berrizteko. Udalak jakitera eman duenez, proiektu horreri Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Sailak emandakoa gehituko zaio. Izan ere, 2016ko ekainean laguntza agindu zion Aldundiak.
Markina-Xemeingo frontoi nagusia.