Parekidetasun eta kultura eta jai batzordearen bilerak, Munitibarren
Munitibarko Udalak jakitera eman duenez, parekidetasun batzordearen bilera barikuan [otsailak 10] izango da, 19:00etan, udal aretoko batzar gelan. Horretan, 2016ko balorazioa egin eta aurtengo plangintza zehaztuko dituzte. Zapatuan [otsailak 11], ostera, kultura eta jai batzordearen bilera egongo da, 12:30ean, udal aretoko batzar gelan. Horretan, San Bizente jaien balorazioa egin eta San Pedro eta Andra Mari jaien inguruan berba egingo dute.