Maitasun erromantikoak musikagintzan duen presentzia ikertu du Ainara Santamariak (Berriatua, 1988), eta ateratako ondorioak azalduko ditu
bihar [otsailak 9],
19:00etan,
Uhagon kulturgunean emango duen hitzaldian.
Gazteengan eragin handia duen musikagintzak, egun, orokorrean, eredu erromantikoa berproduzitu eta, ondorioz, indartu egiten duela dio Santamariak, eta kantuetako letra kritikoak dituzten musika talde gehienek maitasunari buruz abestean, topiko erromantikoak erreproduzitzen dituztela, horrek entzuleengan kontraesan gutxi sortzen duelarik. «Maitasunari eraldaketarako funtziorik ez zaio aitortzen, oraindik pertsonala politikoa denaren ideian, emozio eta afektibitatearen esparrua kanpoan uzten dugu», aurreratu du.
HONEKIN LOTUTA: Ainara Santamariari 2015ean egindako elkarrizketa