Portugaleteren aurkako partiduko bigarren zatia berandu hasi zela eta, Euskadiko Kirol Federakundeak 100 euroko isuna ezarri dio Ondarroako Aurrerari. Lehenengo zatia amaitu eta gero, Ondarroako mugimendu feministak
Ongi etorri bortxatzaileak. Gu inpunitate matxistaren aurka zioen pankarta atera zuten futbol zelaiaren erdira. Futbol zelaiko delegatuak zelaitik ateratzeko eskatu zioten, eta kanpora irten zuten. Pankarta zelairatu zuten momentuan, publikoan zeuden ikusle askok txaloak jo zituzten.
Federakundeak dio, ekintza horregatik bigarren zatia berandu hasi zela. Zehatz esanda, bost minutu beranduago hasi zen bigarren zatia. Eta hain zuzen ere, horregatik zigortu du Aurrera. Hala ere, eta ikusleek HITZAri jakin eragin diotenez, zelaiko delegatuak berdegunetik ateratzeko eskatu orduko utzi zuten zelaia pankanta zeramatenek.
Aurrerak jakitera eman duenez, bestalde, isuna ordainduta dago. “Kopuru hori dagoeneko federazioan dugun kontutik kenduko zigutela uste dugu”.
Futbol zelai erdira pankarta atera zuten momentua.